Martian urte bi bete ebazan Artaungo baserri museoak ateak itxi egin behar izan dauz konfinamendu egoereagatik, baina facebook zein instagram bitartez bagabiz bere barri jasotzen. XIX eta XX. mendeetara bidaia proposatzen deusku museoak, Arratiatik Bilborarteko bidaia. Elena eta Kristina Amezaga ahizpak dira proiektu honen bultzatzaileak. Elenagaz egin dogu berba.