Pernando Barrena (EH Bildu): "Europan krisiari aurre egiteko oinarrizko errenta unibertsal bat behar da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Pernando Barrenak, Bilduko eurolegebiltzarkideak uste dau Europan gaur onartu leikiezan laguntzak ez dirala nahikoak izango. ECOFINeko batzarrean lan barik geratuko diranen pertsonentzako 100 mila milioi euroko diru partida bati buruz eztabaidatuko dabe. Bultzada ekonomiko hori Ursula Vonder Layenek, Europar Batzordeko buruak proposatu dau. Pernando Barrenak, EH Bilduk Bruselan daukan ordezkariak esan dau diru gehiago beharko dala. Alde batetik Europa hegoaldeko herrialdeek zor publikoa handitzeko koronabonoak jaulkiteko eskatu dabe. Bestetik iparraldeko herrialdeek MEDE funtsak aldarrikatzen dabez. Pernando Barrenak bi proposamen honeen arteko aldeaz ohartarazo dau. Krisi egoera honetan oinarrizko errenta unibertsal bat ezartearen ideia gero ta babes handiagoa hartzen dabil. Espainiako gobernuak gaia aztertzeari ekinn deutso. EH Bildutik neurri horren premina dagoala esan dabe.

Osorik irakurri