Ttap aldizkari digitalak Kepa Errasti aktore eta zuzendariari egindako enkargua da "Gorabeherak" websaila. Baleike.eus atarian ikus daitekez orain arte eskeinitako atal biak. Kepa Errasti da websailaren gidoilari, zuzendari eta aktorea. Igogailuko zaintzailea da bera eta Nerea Arriola aktoreak barriz hildako pertsonaiarena egiten dau. Orain arte, Mikel Laboa eta Marilyn Monroe-rena egin dau Nereak. Websailaren beste hiru atal dagoz eginda.