EJko Hezkuntza Sailak bihar Espainiako gobernuagaz eukiko dauen bileran ikasleen itzulera mailakatua proposatuko dau. Bihar Isabel Celaak eta autonomia erkidegoetako hezkuntza sailburuek eukiko daben batzar telematikoan ikasturtea zelan amaitu aztertuko dabe. Jaurlaritzak DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko bigarren mailako ikasleen egoerea kritikoa dala uste dau. Ikasle horreek titulu bat lortzeko atarian dagoz eta Hezkuntza Sailaren eretxian ikasle horreei lehentasuna emon behar jake. Konfinamendu sasoian egonda ikasturtea nork errepikatuko dauen edo ez erabagitzea irakasleen esku egongo da eta horretarako erabili beharreko erezpideez berba egin deusku Maite Alonsok. Bestalde Alonsok azaldu deusku Hezkuntza Saileko hainbat prozedura etenda dagozala, besteak beste matrikulazinoa edota irakasleen lekualdatzerako lehiaketea.