Etxeetan arrautzen kontsumoak ikaragarri egin dau gora eta ekoizleak euren lanaren garrantziaz ohartu dira. Maria Jesus Iturbek eta bere senarrak Euskaber Kooperatibarentzat behar egiten dabe eta Zamudion daukiezan 5 mila oiloak zelan jagoten dabezan azaldu deusku. Oilo honeek jarritako arrautzen bila kamioilari bat joake astean birritan. Maria Jesusek azaldu deuskunez kamioilariak berak esan deutse topera dabilzala arrautzak batzen.