Leioako kanpuseko laborategiek euskal ikertzaileek sortutako test barriak martxan ipinteko gaitasun ziurtagiria jaso dabe. Ugo Mayorrek eta Maier Lorizatek koordinetan daben 50 ikertzaileen taldeak atzo bertan jaso eban Madriletik heldu jaken baimena. Gogoratu test honeek proba fidagarriak eta azkarrak dirala eta gainera ez dabela ezelango kit-komertzialik behar. Test bakotxak 15 euroko kostua dauka eta 4 ordu baino gitxiagoko tartean egin ahal da. Maier Lorizate ikertzailea test barri honeen sortzailetariko bat dogu. Lorizatek azaldu deuskunez testak modu masiboan egiteko deiaren zain dagoz eta bien bitarteko denpora hau aprobetxetan dabilz. Osasunaren Munduko Erakundeak aholkatzen dauen lez era honetara Euskadin test gehiago egin ahalko dira. EHUko eta Ikerbasqueko ikertzaileek sortutakoak PCR testak dira eta honeek dabezan onurak gogoratu deuskuz Maier Lorizatek.