Iratxe Arriola (EH Bildu): "Osasun krisi honetan BFAren aldetik gardentasun falta nabarmena dago"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

BFAk osasun krisiaren aurrean egindako gestinoa gogor kritikau dau Bizkaiko EH Bilduk. Iratxe Arriola EH Bilduko batzar kidea izan dogu gaur Goizeko Izarretan saioan. Unai Rementeriak gaur Batzar Nagusietan iragarritako agerraldi telematikoa berandu datorrela esan deusku Iratxe Arriolak. EH Bilduren eretxian nagusien egoitzetako egoera kezkagarriaren atzean erresidentzietako beharginen lan baldintza prekarioak dagoz. Bizkaiko EH Bilduk bestalde Covid 19aren krisi honetan Gernika-Lumoko ospitala erabilgarri jarteko eskatu dau. Bizkaiko Batzar Nagusietako batzar kideek mogikortasunerako dietak kobretan jarraitzen dabe. Hilean 527 euroko dietak dira. EH Bilduk eta Podemosek kobrantza hori berehala eteteko eskatu dabe.

Osorik irakurri