Azebarri kultur alkartea eta Albe, Algortako Bertso Eskolea dira ekimenaren antolatzaileak. Egoerea ikusita,hileroko saioa gaur online izango da lehenengoz. Hamazazpi lagunek emon dabe izena. Jitsi plataformaren bitartez jarraitu ahal izango da gaur iluntzeko zortziretatik aurrera AseBertsoz ekimena. Joseba Santxo Albeko kideagaz egin dogu berba.