Juan Mari Aburto: "Gatxa izango da Bilbao BBK Live jaialdia ezagutzen dogun moduan ospatzea"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Pandemiak eragindako krisiari erantzun bat emoteko Bilboko udaletxeko sailek euren aurrekontuak egokitu dabez. Bilboko alkateak esan deusku udaleko sail bakotxean aurrekontuak egokitzeko diseinua egin dabela eta gordeta daukien dirua edo erremanentea erabiliko dabela. Neurri barriak hartzeko udaletik merkatari, ostalari eta autonomoakaz berbetan dabilz. Neurri horreek lau ideiatan oinarrituta aktibauko dirala esan deusku Juan Mari Aburtok.

Bilboko alkateak Basurtuko ospitaleko profesional guztien lana goraitatu dau eta datorren astetik aurrera umeakaz kalera urtengo daben gurasoei arduraz jokatzeko eskatu deutse. Bilboko San Frantzisko auzoan konfinamenduaren arauak betearazoteko udaltzainek euren lana baino ez dabela egin esan deusku. Aurton Aste Nagusia zelakoa izango dan jakiteko hondino oso goiz dala esan deusku alkateak. Hori bai, egutegian arinago datorren Bilbao BBK Live musika jaialdia egitea oso zaila izango dala aurreratu deusku.

Osorik irakurri