Aitor Esteban (EAJ): "Keynes estiloko politika batera itzuli beharko gara hurrengo hileetan"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Madrilek sortuko dauen biziteko gitxieneko dirusarrerea dala eta EAJk ez dau baztertzen Kupoan deskontu bat eskatzea. Espainiako gobernuak martxan jarriko dauen biziteko gitxieneko errentea dala eta Euskadik Kupoaren barruan 250 eta 300 milioi euro gehiago ordaindu beharko leukez. EAJak Madrilgo gobernuari gai honetan zuzeneko interlokuzino bat eskatu deutso. Euskadiko RGIa eta Espainiako gobernuaren errenta barria osagarri egiteko alkarlana exigidu deutso Aitor Estebanek Sanchezi. Jeltzaleek dinoe Kongresuan sortu dan alderdien mahi barrian autogobernuaren defentsa sutsua egingo dabela. Bestalde EAJko ordezkariak uste dau gaur egun bizi dogun egoeran diru publikoak ekonomiaren eragile zuzena izan behar dauela. Politika keynestarren beharra aldarrikatu dau. Deseskalatze asimetrikoan emon beharreko hurrengo pausuak denda txikiak zabaltea eta kirola egitea izango dirala aurreratu dau Estebanek.

Osorik irakurri