Grande-Marlaska barne ministroak gaixo dagozan presoak eta adinez nagusiak diran preso guztiak ez kaleratzeko erabagia txarretsi dau Inarrituk. EH Bilduko kongresuko kidearen ustetan ezin da osasun krisialdia baliatu askatasuna eta eskubideak murrizteko. Kongresuan gizartea berreregiteko mahaian lehentasuna pertsonak eta langileak babestea izan behar dala uste dau Jon Inarrituk. EH Bilduk alarma egoerea luzatzearen alde egoteak eta alderdien mahaian parte hartzeak Podemosek gobernuan eragindakoagaz zerikusia daukala esan dau. Jarduera fisikoa baimentzea eta negozio txikiak edegitea deseskalatzearen barruan hurrengo pausua izan leiteke. Deseskalatze asimetrikoa martxan jarriko danean Jaurlaritzak jarduera fisikoa egitea eta negozio txikiak era mugatuan zabaltea baimendu gura dau. EH Bilduren Kongresuko diputadua dan Jon Inarrituk uste dau hondino goiz dala baimen hori noiz emon ahalko dan jakiteko.