Gorputz Hezkuntzan adituak diranek umeak 40 egun kalera urten barik egon izana kritikau dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Heziketa fisikoan adituak diranek dinoe ume askoren garapen motorean eten bat emon dala. Ume batzuk loaldien nahasketea eta ansiedadea jasan dabela eta konfinamenduak errendimendu kognitiboan be kalte egin deutsela. Iker Lopez Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziadunen Alkargoko kidea da. Lopezen eretxian umeen deskonfinamendurako erabagia berandu heldu da. Maiatzaren 2tik aurrera pertsona nagusiek paseoan urten ahalko dabe. Konfinamenduak edadeko pertsona batzuengan fisikoki zelan eragin dauen azaldu deusku Iker Lopezek. Bihar, martitzenez, estadu mailan Gorputz Hezkuntzaren eguna ospatuko da eta Euskadi osoko Heziketa Fisikoko irakasleek eguerdiko 12:00etan Gorputz Hezkuntzaren balioaz berba egingo dabe interneten.

Osorik irakurri