Covid-19aren krisiak astindu orduko, astelehenero, pensinodunek euren eskubideak eta aldarrikapenak kalera ataraten ebezan. Orain be jarraitzen dabe, baina aldarrikapenak eta zapiak etxeetako leihoetara eta balkoietara ataraten dabez. Xabier Isasa Bizkaiko Pensinodunen Mugimendua plataformako kidea izan dogu Lau Haizetara irratsaioan. Besteak beste, Isasak esan deusku, albiste ona dala Espainiako gobernuak asteburuan iragarritakoa: koronabirusari aurre egiteko neurriek emaitza onak emoten segiduten badabe, datorren zapatutik aurrera kalera ataratzea baimenduko dauala, kirola egitera eta paseoak emotera. Halanda be, lehentasuna beti be osasuna izan behar dala azpimarratu deusku Xabier Isasak.