EHUko errektoreak dino euskal ikertzaileen PCR probak balioztatzeko apur bat gehiago itxaron behar dala. Osasun Sailak eta unibersidadeak berak gai honi buruz behar besteko azalpenik ez dabela emon onartu dau. Ikertzaileen hasarrea be adituten dauela adierazo deusku Nekane Balluerka errektoreak. Irakaskuntzeari jagokonean, konfinamendu sasoian, EHUren erronkari handiena klaseak on-line emotea izan dala esan deusku Nekane Balluerkak. Errektoretzatik ikasleen ebaluazinorako dokumentu bat sortu dabe gaitasun desbardinak neurtzeko estrategiak proposatuta. Hori bai, irakasle bakotxak ebaluazinoa egiteko askatasun osoa izaten jarraituko dau. Birusagaitik kalte ekonomikoak jasan dabezan familiei eta ikaslei beketan eta tasetan laguntzeko aurreikuspena be badauka EHUak.