Deseskalatzean iragarten diran pausuak berme guztiakaz emon behar dirala esan dau ELAko idazkari nagusiak. Mitxel Lakuntza Goizeko Izarretan saioan izan dogu gaur. Covid19 birusak eraginda langabeziak gora eta errekaudazinoak behera egingo dabela aurreratu dau Lakuntzak. Kontsumoa suspertzeko Espainiako gobernuaren gitxieneko errenta baldintzatua begi onez ikusten dau ELAk, baina beti be norbanakoari lotutako laguntza bat lez eta ez familiaren araberakoa. Hauteskundeak egiten diranean egiten dirala, agenda politikoa guztiz aldatuko dala esan dau Mitxel Lakuntzak. Ikasturte amaiera gehiago zehazteko Hezkuntza Sailean gaur egingo dan batzarrean ELA sindikatua egongo da, Lakuntzaren esanetan kritikak plazaratzea ezinbestekoa dalako. Enpresa batzutan segurtasun neurriak ez beteteagatik ELAk salaketa batzuk jarri dauz Lan Ikuskaritzan. ELAtik dinoe alperrik dala enpresen egoera zehatza ikuskatzeko behar besteko lan ikuskaririk ez dagoalako.