Zaldibarko zabortegian Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen gorpuak bilatzeko lanakaz jarraitzen dabe. Egun honeetan teknikariak eta langileak B1 eta B4 gunetan bilatzen dabilz. EJko Ingurumen Zuzendaria dan Aitor Zulueta alkarrizketatu dogu goizean. Eusko Jaurlaritzak Verter-Recycling zabortegiaren ingurumen baimenari buruzko kanpo auditoria bat eskatu dau eta emaitzak hiru hilabete barru ezagutuko dira. Auditoria Ricardo Energy & Enviroment enpresa britainarrari enkargau deutse eta Eusko Jaurlaritzak honakoa argitzea itxaroten dau. Kanpo auditoriaz gain zabortegiko lur-jausia zergaitik gertatu zan jakiteko Jaurlaritzak peritu txosten bat eskatu dau. Azken honen emaitzak 6 hilabete barru ezagutuko dira.