Arrasateko zinemagileak iaz estreinau eban bere lehenengo filme luze hau Donostiako Zinemaldian. Epaimahaiaren aitamen berezia jaso eban orduan. Dirty Martini eta Tigger! antzezleak dira dokumentalaren protagonistak eta euren ganekoak azaltzen dira filmean. Aurreko astetik Filmin plataforman ikus daiteke "Glittering Misfits" eta bihartik aurrera Margenes VOD plataforman be bai.