Imanol Magro: "VERTERek jasotako zabor guztiaren ehuneko 10 birziklautako paper lohiek osotzen dabe eta hori asko da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Zalbidarko zabortegiaren hondamendia gertatu zanetik 3 hilabete beteko dira etzi eguaztenean. Desagertutako bi langileen senitartekoek bilaketa lanakaz jarraitzeak lehentasuna izaten segidu behar dauela esan dabe. EJak lur jausia zergaitik gertatu zan argitzeko peritu-txosten bat eta kanpo auditoria bat eskatu dauz. 

Apirilaren 22an BERRIA egunkariak Verter Recycling zabortegira urteetan sartu izan diran materialez eta material horreek zabortegiaren egonkotasunari eragin deutsenari buruz lau orriko erreportaia argitaratu eban. Imanol Magro Eizmendi BERRIA egunkariko kazetariak ikerketa kazetaritzea egin dau, datu ugari aurkitu dauz eta datu horreek adituen analisiakaz kontrastau dauz. Lau orriko erreportaia horrek zabortegian gertatutakoa ulertzen hasteko pista batzuk emon leikez. Beragaz egin dogu horretaz berba.
 

 

Osorik irakurri