Genetikea eta gorputzak birusari emoten deutson erantzuna lotuta ei dagoz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Genetikea eta norberaren gorputzak birusari emoten deutson erantzuna lotuta dagozala uste dau Ana Zubiaga katedradunak. Zubiaga EHUko Genetikan Katedraduna da eta gaur Goizeko Izarretan saioan euki dogu. Forukoa dan goi-mailako ikertzaile honi CAFek eta Elhuyarrek merezimenduakaitiko sari bat emon barri deutse. Europan hasi dira gure genek eta gure gorputzak Covid19ari emoten deutson erantzunaren arteko loturea aztertzen. Ana Zubiagaren eretxian pertsona batzuk dabezan genen bariedade batek birusari zeluletan sartzea galarazoten deutso. Martxan dagozan ikerketek ekarriko dabezan ondorioak hilabete batzuk barru ezagutuko doguz. Bien bitartean gai honi buruzko erantzuna norberak daukan genoman bilatu behar dala uste dau Ana Zubiagak. 

Osorik irakurri