Gizarte eta Politika Zientziatan lizentzuatu zan Deustuko Unibertsidadean. Soziologian doktore egin zan Bizkaiko ermiten ganeko tesiagaz. Labayru Fundazioko Etnologia saileko zuzendaria izan zan eta idazkari 1977. urtetik 2005. urtera bitartean. Tarte horretan, Ander Manterola izan zan Labayruko zuzendari eta beragaz egin dogu berba.