600 euskal akademiko baino gehiagok Covid19aren osteko sasoirako manifestua aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Covid19aren osteko Euskal Herrian ekonomia ekologikoaren alde egitea eskatu dabe euskal akademiako 600 aditu baino gehiagok. 25 unibersidade eta 45 ikerketa zentroko ehundaka irakaslek eta ikertzailek manifestu bat sinatu dabe. Dokumentuaren sinatzaileak EHUko, Deustuko, Mondragoiko, Nafarroako, Bordeleko, Pauko, Standfordeko eta Cambridgeko unibersideadeetako 600 euskal akademiko baino gehiago dira. Agiriaren helburua zein dan azaldu deusku Unai Pascualek BC3 zentroko ikertzaileak. Krisiaren osteko garapen eredua eraldatzeko lehentasunezko 5 lan lerro proposatu dabez. Batetik Barne Produktu Gordinaren hazkundean oinarritutako garapen-eredua alde batera iztea eskatzen dabe. Muga ekologikoak kontuan hartzen dabezan produkzino, inbersino eta kontsumo politikak bultzatzea eskatzen dabe. Era berean ingurumen-fiskalidade progresiboa sustatzea aldarrikatzen dabe. Laster manifestua administrazinoakaz, alderdi politikoakaz eta sindikatuakaz partekatzea dabe helburu.

Osorik irakurri