Lehen Faseak aldaketak eragin dauz Durangon eta Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Amaia Agirre eta Ima Garrastatxu, Getxoko eta Durangoko alkateak euki doguz gaur Goizeko Izarretan saioan. Terrazetan proposatutako aldaketez edota merkataritza indartzeko neurriez berba egin dogu eurakaz. Ima Garrastatxuk azaldu deuskunez Durangoko udalak EJri mendi ibilbidetan zehar paseoak emon ahal izatea eskatuko deutso izan be mendi ibilbide ugari Durango, Izurtza edo Iurretako lurretan bananduta dagoz. Amaia Agirrek bestalde Getxon Arrigunagako eta Ereagako hondartzetan udarako prestaketa lanak egiten dabilzala azaldu deusku. Jaiei jagokenean hondino kontu ugari erabagi behar dirala adierazo deuskue.  

Osorik irakurri