Gobernantza partekatua hasi danetik Bilduren ustez Jaurlaritzak berari ez jagokozan eskumenak bere egin dauz eta erabagiak inogaz kontsultau barik hartzen dabil. Iker Casanova, EH Bilduko legebiltzarkidea Goizeko Izarretan saioan euki dogu gaur. Espainiako gobernuak ERTEak bagilaren 30a arte luzatzeko erabagia positiboa dala esan dau Casanovak. Hauteskundeak uztailean izateko aukeraz galdetuta EH Bilduko ordezkariak esan deusku iraila hilabete hobea izan daitekela. Bilduren ustez EJak autonomoei eta merkatariei emondako dirulaguntzak eskasak dira. Casanovaren eretxian sektore honeei begira udalek Jaurlaritzak baino diru gehiago jarri dau. Bestalde euskal osasun sistemea indartsua izan arren osasun arloan gabeziak be egon dirala uste dau Iker Casanovak.