Martian izan zan lan barria aurkeztekoa Petti. Loraldian eta Guggenheim Bilbao Museoan eskeini behar eban kontzertua. Bertan behera geratu zan emonaldia eta diskoaren aurkezpena. Maiatzaren 4tik dago ikusgai "Zaldi Emozionalak" kantuaren bideoklipa, diskoaren bigarren aurrerapen abestia. Bagilaren batetik aurrera eskuratu ahal izango da lan barria Zart Kolektiboaren web orrian.