Hezkuntza zentro askok maiatzaren 18an barik 25ean zabalduko dabez ateak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Ikastola gehienak maiatzaren 25etik aurrera bueltauko dira aurrez aurreko klasetara. Koldo Tellituk Ikastolen Federazinoko buruak aurreratu deuskunez maiatzaren 18a goizegi da eta ikastolek denbora gehiago behar dabe. Eleizbarrutiko Ikastetxeen Sareko hezkuntza zentroek, bakotxak, bere erritmoa eroango dauela esan deusku Nerea Begoñak. Ikastolek euren berezko protokoloa prestatzeari ekin deutse eta eleizbarrutiko ikastetxetako zuzendari guztiek gaur eukiko dabe gai horretaz emon beharreko pausuez berba egiteko batzarra.

Osorik irakurri