Hurrengo hauteskundeetan galtzeko gehien daukien alderdiak Eusko Jaurlaritza osatzen dabenak dirala uste dau Itxaso Atutxak. Uztaileko data mantentzeagaitik oposizinoak EAJa gogor kritikau dau azkenaldion. Bizkai Buru Batzarreko presidentea Itxaso Atutxa euki dogu gaur Goizeko Izarretan saioan. Kritika horreen aurrean Atutxak esan dau data uztailean mantentzea erantzukizunez jokatzea dala nahiz eta galtzeko gehien euki leikienak gestinoan dabilzan alderdiak diran. Equok hauteskunde kanpaina astebetekoa izatea eskatu dau eta jeltzaleek ez dabe proposamen hori txarto ikusten. Sanchezen gobernuak nahi dauen alarma egoeraren luzapen barri bat babesteko BBBko buruak esan deusku txosten baten zain dagozala baina EAJk argi daukala. Jaurlaritzaren eskumenak ez ikutzean dago gakoa. Bizkaiko hainbat batzokitan jeltzaleen aurka agertutako pintaden aurrean Itxaso Atutxak esan dau alderdi batzuengan pintada horreen aurkako jarrera tinkoago bat faltan bota dauela.