Euskal Herriko Unibersidadeko NOR ikerketa taldeak, EITB-ko profesionalekaz batera, orain hiru urte Applika izeneko ikerketa proiektua ipini eban abian. Helburua, gazteek zelako ikus-entzunezko eta informazino eta komunikazino teknologikoen erabilerea egiten daben ezagutzea da. Orain arteko datuak Ikusiker web orrialdean konsultau daitekez. NOR ikerketa taldeko kidea dan Edorta Aranagaz izan gara berbetan.