Ane Narbarte, Eñaut Aiartzaguena, Jon Martin eta Iker Lauroba dira "Nork Ostu Dit Apirila" ekimenaren sortzaileak. Konfinamenduan sortutako ekimena da eta orain arte sei abesti eskeini dabez sarean, tartean, taldeari izena emoten deutson Joaquin Sabinaren kantuaren bertsinoa. Musikalki gauza barriak egiten saiatu direla esan deusku Iker Laurobak.