Gatiburen kontzertua izango da Gara egunkariak bagilerako sarean eskeiniko dauan lehenengoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Naiz Kontzertuak ekimena berreskuratu eta bagilerako bost kontzertu iragarri dauz GARA egunkariak. Gatibu, Nogen, Zetak, Huntza eta ETS taldearen emonaldiak eskeiniko dabez sarean eta ordainduta. Euskal Herriko areto desbardinetan izango dira kontzertuok baina oraindik zehaztu barik dago non izango diren. Datorren astean hasiko dira webgune baten bitartez sarrerak saltzen. Formatoak funtzionatu ezkero, aurrera begira, kontzertu gehiago izango dala iragarri dabe. 

Osorik irakurri