Eta botikariek ehuneko 4koa izatea eskatzen dabe. Hori esan deusku Sonia Saenz de Buruaga farmazilariak eta SEFAC-Euskadiko lehendakariak. Joan dan astetik garraio publikoan ezeze, maskarak derrigorrezkoak dira gune itxietan eta kaleetan be, babes distantzia mantenidu ezin danean. Maskaren inguruko argibideak eskatu deutsaguz Sonia Saenz de Buruagari.