Ana Galarraga (Elhuyar): "Pandemia honetan baikorrak baino gehiago zuhurrak izan behar dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Munduko Osasun Erakundearen kontrolpean 100 txerto inguru ikertzen dabilz. Horreen artean 10 dagoeneko pertsonen artean probau dabez. Azkeneko bi hilabeteetan martxan egozan ikerketak seikoxtu dira. Ikerkuntzarik aurreratuenak Txinako, AEBetako eta Erresuma Batuko labirategietan egiten dabilz. Elhuyar Fundazinotik uste dabe txerto eraginkor bat lortzeko aukera argiak dagozala gaur egun. Hori esan deusku Elhuyarreko zientzia dibulgatzailea dan Ana Galarragak. Baleko txerto bat baino gehiago lortu leitekela be azaldu deusku Ana Galarragak. Konfinamenduak pertsona batzuengan eragindako kalte psikologikoez eta "normaltasun barria" kontzeptuari buruz be berba egin dogu beragaz.  

Osorik irakurri