Nagore Eskisabel (MSF): "Osasun beharginei eta egoitzetako adinekoei eskainitako arretea hobetu behar da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Mugarik Bako Medikuak GKEtik dinoe adinekoei eskainitako arretea eta osasun langileei emondako baliabideak hobetu behar dirala. GKEak hamarkadak daroaz Asian edota Afrikan pandemiak edo izurriteak jasan dabezanei laguntzen. Aurton baina euren lanaren zati handi bat Europan, espainiar estaduan edo Euskal Herrian egin behar izan dabe. Covid19 birusari aurre egiteko MSFek zuzeneko laguntzea eskaini deutse gobernuei, osasun langileei edota herritarrei. Nagore Eskisabel Mugarik Bako Medikuak GKEko ordezkaria da eta beragaz berba egin dogu. Madrilen eta Katalunian hainbat kanpaina ospitale eta ohe jarri dabez. Araban, berbarako, nagusien egoitzatan laguntzen jardun dabe. Mugarik Bako Medikuek dinoe pandemia honetan nagusiei emondako arretea preminaz zuzendu beharreko beste errealidade bat dala.

Osorik irakurri