Xabier Lete omenduko da aurten Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Abian da Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien XXXII. edizinoa. Lanak irailaren 18ra bitartean aurkeztu daitekez. Aurten be sari bi emongo dira, kazetaritza saria eta komunikazino saria. Lau finalista egongo dira atal bakotxean eta zemendiaren 26ko ekitaldian jakingo da nor dan irabazlea. Xabier Lete Gogoan goiburupean egingo da sari emote ekitaldia. Aurten, abenduaren 4an hamar urte beteko dira Xabier Lete hil zala. 

Osorik irakurri