Asteon aurkeztu dau Alberdania argitaletxeak Lertxundiren lan barria. Fikzinora itzuli da idazlea eta orain dala 25 urte idatzitako "Piztiaren Izena" narrazino bilduman agertzen zan Gilles de Rais pertsonaia berreskuratu dau nobela barriari izena emoteko. Vincent antzerkilaria da istorio barri honen protagonista. Militar karlista baten enkargua jasotzen dau honek. Diruaren truke arima saldu izana eta botereak artegintza kontrolatu nahi izatea izan daitekez nobela honetan gai nagusi.