Goizeko Izarretan irratsaioan izan da gaur Lorea Bilbao Bizkaiko euskera, kirol eta kultura diputadua. Covid-19ak kulturgintzaren sektorea gogor jipoitu dauala esan deusku eta orain gizarteak erantzun egin behar dauala kulturea kontsumituz, kontuan hartuta ganera, konfinamenduan izan garen bitartean kulturearen beharrizan nabarmena izan dogula eta askok doan egin dabela lan epe horretan. Euskararen erabilereaz, Euskaraldiaz edo Udalekuetaz be egin dogu berba beragaz.