Joan dan astegoienean Espainiako Igeriketa Federazinoak jakitera emon eban 2019-2020 waterpolo ligei inguruko ebazpena. Horren arabera, txapelketa bakotxeko lehenengo eta bigarren sailkatutako taldeak mailaz igoko dira. Ondorioz, Leioa Waterpoloko nesken taldeak hurrengo denboraldian Espainiako Ohorezko mailan jokatuko dau. Itzelezko balentria Leioa Waterpolo moduko klub txiki batentzat. Jon Lopez entrenatzailea eta Virginia Cobos jokalaria izan dira geurean.