Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak antolatzen dabe Bazter Fest topaketea. Rap estiloan ari diran emakumeak bultzatzea da helburua. Orain arte kontzertuen bitartez egin da baina aurten ezin danez, online egitea erabagi dabe. Atzo izan zan lehenengo saioa eta hamar antolatu dabez guztira. Eva Mena, VitterSweet, Lohitzune Lohi eta Mad Muasel izango dira hurrengoak. La Basuk egiten dau gidari lana topaketetan.