Bizikletearen Nazinoarteko Eguna da gaur. Halan izentau eban Nazino Batuen Erakundeak 2018an. Kepa Alonso bilbotarrak bizikletea hartu eta munduan zehar ibiltea erabagi eban. Bost urte joan dira harrezkero. Une honetan Txiapas aldea dabil. Guatemalan sartzeko zain dago. Alonsok extremundo blogean kontetan dau nondik nora dabilen.