Podemosen ustez Covid19ak eragindako krisian orain arte hartutako neurriei politika fiskal barri bat gehitu behar jake. Estaduko 26 aberats handienek, sasoi honetan, gehiago irabazi dabe eta Podemosen ustetan lehentasunez irabazi handien gaineko zerga bat behar da. Bestalde alarma egoerea luzatzeko Sanchezen gobernuak Ciudadanosegaz lortutako akordua egokia dala uste dau Podemoseko Roberto Uriartek. Euskal hauteskundeen ostean Podemos-Ahal Doguk EH Bildugaz eta PSEgaz Jaurlaritza barri bat sortu gura dau. Horretarako alderdi biak konbentzidu beharko dauz eta Roberto Uriartek gatxa izango dala autortu dau, zailtasun horren inguruko bere eretxia be emon dau. Garagarrilaren 12rako aurreikusitako inkesten arabera Podemos-Ahal Duguk 3 jarleku galduko leukez. Roberto Uriartek esan deusku inkestek iragarten dabenaren kontra jardutera ohituta dagozala.