Idazle bilbotarraren hirugarren elabarria da, gazte literatur arlokoa hau be. DBHko euskera irakaslea be bada Elortza Zamudion eta dino nerabeen artean irakurzaletasuna eta euskera bultzatzea dala bere nahia. Hori dala eta, elaberri irakurterreza dogu honakoa, hasieratik engantxatzen dauana. 17 urteko Ainhoa izeneko gaztea da protagonista, zapatu gauez lagunakaz urtetan dau kalera baina ez da etxera bueltatzen.