Jose R. Becerra (Equo-Berdeak): "Araban jokoan egongo dan jarlekua Voxek edo guk lortu, alde handia egongo da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

EQUO-Berdeak -en eretxian Zaldibarko zabortegialakorik barriro egon ez daiten zaborra kudeatzeko eredua aldatu behar da. EQUO-Berdeak alderdiko legebiltzarkide eta hautagaia Jose Ramon Becerra euki dogu gaur goizean Bizkaia Irratian. Automobilgintzak bizi dauen krisiaren harira EQUOk dino ibilgailuen sektoreak, urgentziaz, trantsizino ekologikorako bidea hartu behar dauela. Elkarrekin-Podemosek PSEgaz eta EH Bildugaz sortu nahi dauen gobernuaren aurrean Equok dino adi egongo dirala. Baina Becerrak dino Miren Gorrotxategiren proposamenak ez daulaka sinesgarritasunik, lehendik be progresisten aldeko akordua baegoala (Elkarrekin Podemos bera) eta Gorrotxategik EQUO koalizino hortatik bota ebala. Aurreikuspenen arabera EQUOk jarlekuren bat atara leike Araban edo Bizkaian. Araban berbarako legebiltzarkide hori EQUO eta VOXen artean jokoan egongo litzateke.

Osorik irakurri