Eneko Andueza (PSE-EE): "ERTEak ez dira bagilaren 30etik haratago luzatu behar"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko eka. 9a, 00:00

Podemosek Eusko Jaurlaritza barri baterako gura dauen hiruko gobernua momentu honetan ezinezkoa dala dino PSE-EEk. Hirukoa posible izateko EH Bilduk egin beharko leukenaz berba egin dau Bizkaia Irratian Eneko Andueza legebiltzarkide sozialistak. Anduezak esan dau Sortuko Arkaitz Rodriguezek asteon aitatutako azetonak ezin dauela EH Bilduren kontzientzia garbitu. Bestalde ERTEn dagozanentzako osagarriaz galdetuta Anduezak dino Lehendakariaren eta sindikatuen proposamenen arteko bitarteko bat bilatu beharko litzatekela. Era berean PSE-EEren eretxian bagilaren 30an amaituko diran ERTEen iraupena ez litzateke luzatu beharko. Amaitzeko monarkiaz galdetu deutsagu. Auzitegi gorenak Juan Carlos I.- a ikertzeko erabagi ontzat hartu dau Eneko Anduezak baina dino PSOEk ez dauela errege emeritua Kongresuan ikertzeko batzorderik babestuko.

Osorik irakurri