Amorebieta-Etxanoko Udalak 285.000 euro inbertiduko dauz Amorebono kanpainan. Helburua, herriko konsumoa suspertzea da, Covid-19aren ondorioz herriko negozioek bizi daben egoera gatxa arintzea. 57.000 bono jarriko dira salgai, 15 euroan eta erosleek gero 20 euroko erosketea egin ahal izango dabe. Kanpainea sei hilabetez luzatuko da eta milioi bat euro baino gehiagoko eragin ekonomikoa izango dauala aurreikusten da.