Hirugarren fase honetan dantzalekuek ezin dabe zabaldu eta Erandioko SONORA diskotekea egoeran horretan dagoala gogoratu deusku Aitziber Oliban Erandioko alkateak. Ondarroako Beikozinin gabeko kontzertuak momentuz galarazota dagoz. Erandioko eta Ondarroako alkateakaz hirugarren fasean emoten diran beste egoera batzuei buruz be berba egin dogu. Liburutegiko ikasgelak asteon zabaldu dabezala esan deusku Ondarroako alkateak, Zunbeltz Bedialaunetak. Era berean, Bizkaiko udalak aire libreko piszinetan eta hondartzetan ezarriko dabezan neurri bereziak hartzen hasi dira. Erandiok 24 mila biztanle daukaz eta udalerriko alkatea dan Aitziber Olibanek esan deusku udako igerilekuak garagarrilaren 1ean edegiko dabezala. Ondarroan bestalde 8.400 pertsona bizi dira. Kiroldegia bagilaren 22an edegiko dabe eta astelehenetik aurrera hondartzen denboraldia Arrigorri hondartzara be helduko da. Zunbeltz Bedialauneta, Ondarroako alkatea.