"Beste mundu bat posible da" webgunean mila atxekimendutik gora izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Jon Maia bertsolariaren "Bihar" izeneko idatzian oinarritutako webgunea da honakoa. Maia itxialdian bertso pertsonalizatuak egiten hasi zan, Covid-19aren eragina sufritzen egozanentzat batez be, eta bitarte horretan idatzi eban "Bihar". Itzultzaileen sare batek hamaika hizkuntzatara itzuli dau eta norvegierrara itzuli dauanak sortu dau webgunea. Bertan, bat egin daiteke idatziagaz eta nahi izan ezkero ekarpenak egin. Bizitzen ari garen guztiak mundu hobeago bat egiteko balio beharko leukelakoan dago Jon Maia.  

Osorik irakurri