Bethoveen izango da protagonista nagusi Bilboko Orkestra Sinfonikoaren denboraldi barrian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

2020-2021 denboraldia aurkeztu barri dau Bilboko Orkestra Sinfonikoak. Urrian hasiko da eta lehenengo sei kontzertuak Bethoven maisuaren lanen ganekoak izango dira. Denboraldi barria egoera barrira egokitu behar izan dabe eta egoera aldatu ahala emonaldiak be aldatuz joango dira, musikari kopurua gehituz besteak beste. Astor Piazzolaaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko asmoa dauka orkestrak eta beste batzuen artean Hego Korean lanean ari dan Unai Urretxo zuzendariak orkestreagaz debutauko dau.

Osorik irakurri