Iñigo Larrazabal, Oier Aldekoa eta Aitziber Omagogeaskoa dira Omago taldea. 2018. urtean sortu zan Omago eta iaz BBK Soinu Berriak lehiaketea irabazi eben. EP bat grabatzea eta BIME jaialdian parte hartzeko aukerea irabazi ebezan lehiaketea irabazita. "Flores" eta "Hitzik Esan Gabe" abestiak dira lan barriaren aurrerapenak.