Ane Muguruzak Eneko Andueza sozialisteak atzo Gonzalezi buruz esandakoa Idoia Mendiaren ahotik entzutea gurako leukela esan dau. GALek 1989an Josu Muguruza hil eban Madrilgo hotel baten afalten egoala. Bere alabea, Ane Muguruza, Goizeko Izarretan saioan euki dogu gaur. Hurrengo astean EAJk kongresura Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko proposamena eroango dau. Pedro Sanchezek esan dau lege hori mugatu gura dauela. Ane Muguruza, Josu Muguruzaren alabea izateaz gain Egiari Zor plataformako kidea be bada eta plataforma hau indarrean dagoan Sekretu Ofizialen Legeagaz oso kritiko agertu da. Euskal Herrian bizikidetzan aurrera egiteko GALek eta ETAk hildakoen senitartekoen artean landutako enpatia nabarmendu dau Ane Muguruzak. Muguruzaren eretxian gorrotoak ez dau ezertarako balio.