Isaac Amezaga Maruri-Jatabeko alkateagaz eta Idoia Buruaga Elorrioko alkateagaz berba egiteko aukerea izan dogu gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Uda honetan, bi herriotako igerilekuek osasun eta segurtasun protokolo bereziak izango dabez indarrean. Gai hori izan dogu nagusi biekaz euki dogun solasaldian, baina osasun krisi honen ondorioez be itaundu deutsiegu.