Komunikabideren baten irakurri ahal izan gendunez, Ziortza-Bolibarko herritar batzuk egun osoan zehar kanpai-jotea larregikoa dala-ta kejaz dabiz, sinadura bilketa bat be abiatu dabe, sikiera gabetakoa eten daiten.
Gu, Juantxo Zarragoikoetxea abadearengana jo dogu eta berak azaldu deusku, 2006tik dagoala kanpai-jotea automatizatuta, eskariagaz eta beragaz berbetan inor ez dala gerturatu ondiño, eta kanpaiek arazorik sortu ezkero bera entzun eta berba egiteko prest dagoala gaineratu deusku.